AFIko 2. Mailako ikasle talde bat StartInnova Programako finalean

  • 02/03/2020 |
  • Dpto. Administrativo

Aurreko otsailaren 19an izan zen finala, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean. Bertan Libuka taldeak (Jagoba Madariagak, Eneko Lopok, Urko Rodriguezek eta Txaber Riverok) beraien negozio ideia eta plana aurkezteko aukera izan zuten. 


Proiektua horrela deskribatzen dute ikasleek: Libuka taldeko kideon ustez, gaur egungo ikaskuntza sisteman gabezia handia dago. Ikastetxeetan  internet bidez eta ordenagailuz lan egiten dugun bitartean, oraindik liburuak fisikoki bakarrik existitzen dira (Lanbide Heziketan, adibidez) eta hauxe atzera pauso bat dela uste dugu. Horregatik, ikasgai ezberdinetako liburuentzako online bidezko aplikazio bat sortzea erabaki dugu behar honi aurre egiteko. Libuka enpresak ikaskuntza baliabideen digitalizazioan datza. Horrela, ikasleon beharrizan bati ondo erantzuten diogula uste dugu eta ingurugiroa errespetatzen dugu”. 


Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu duen StartInnova programan, 18 urtetik gorako kategorian, hainbat ikastetxeetako 42 talde aurkeztu dira, non horietatik 4 talde 2. AFIkoak izan diren. 
Zorionak talde finalistari eta gainontzeko taldeei ere, hilabete hauetan zehar egin duten lanagatik!