3. Prestakuntza eta orientazio akademikoko azoka

  • 2020/01/12 |
  • CIFP Tartanga LHII

Datorren, urtarrilaren 16an goizeko 9:00etatik 14:00etara, Erandioko 3. Prestakuntza eta Orientazio Akademikoko azoka ospatuko da Tartanga LHIIan. Ekitaldia Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Udal Gaztedi Planaren barnean antolatzen dute. Irizpide ez sexista eta genero berdintasunean oinarrituz, azoka honen heburua etorkizuneko ikasketen aukeraketan ezagupena handitzea da.

Azoka zabalik egongo da publiko guztiarentzat, baina bereziki parte hartzaileak DBHko azken zikloko eta Batxilergoko ikasleak izango dira. Ikasleriak, aukera izango du dituen interes profesionalen baitan existitzen den hezkuntza eskaintzaren berri izateko, irakasleekin hitz egiteko, tailer praktikoetan parte hartzeko, orientazio hitzaldiak jasotzeko, eta azkenik, orientazio zerbitzuekin harremanetan jartzeko.

Hainbat Lanbide Heziketako ikastetxe zein Unibertsitate egongo dira, hezkuntza eskaintza zabal eta anitz bat azalduz:

 

    Deustuko unibertsitatea
    Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola
    CPED Kirolene KIIP
    CIFP Nicolas Larburu LHII
    CIFP Elorrieta LHII
    CIFP Tartanga LHII
    CIFP Fadura LHII
    UNED
    Politeknika Ikastegia Txorierri S. COOP

 

Atsegin handiz hartuko dugu zuen bisita.