Azken Berriak

Martxoak 8 KATERIK GABE, KATEAN

2020/03/03

KATERIK GABE, KATEAN: berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko deia.

Martxoaren 8ko kanpainak berdintasunarekin eta emakumeen eskubideekin lotutako zenbait urteurren ekarri ditu gogora, hala nola, Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 25. urteurrena edo Berdintasunerako Euskal Legea onartu zeneko 15. urteurrena. Urteurren horiek gogoratuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeen eskubideen aldeko lana atzetik datorren katea dela azpimarratu nahi du kanpainak.

Era berean, iraganean eskubideak lortzen eta berdintasunaren aldeko urratsak ematen joan diren emakume horiei guztiei omenaldi bat egiteko modu bat da, eta belaunaldi berriei dei bat egiteko, kateari jarraipena emateko eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko

Kanpainaren leloa hauxe da: KATERIK GABE, KATEAN.

Bideoa


Tartangak bat egiten du Europa mailan milurteko honetarako adostu den helburu honekin.

2020/02/12| Ikasenpresa Azoka