GLHI TARTANGA Lanbide Heziketarako zentro bat da, publikoa, eta historia luzea duena; hori dela eta, erreferentzi zentroa da, egun, irakaskuntza mota honetan. 1978an fundatu zen, Lanbide Heziketa herrialde osoan irakaskuntza autonomo gisa hedatzen zihoan unean.

 

Lehenengo urteetan hasita, Elektrizitate-Elektronika, Administraritza, Informatika, Irudi eta Soinua eta Osasun Ikasketak lanbide-familiek finkatu zuten ikastetxe honen izaera. 1997an batxilergoko ikastetxe batekin egingo zuen bat, eta hala osatu zen GLHI ATEGORRI-TARTANGA: Urte horietan Goi Mailako Heziketa Ikastetxe bihurtu zen, heziketa eskaintza zabaldu egin zuen langile eta enpresei zuzendutako prestakuntzarekin, kalitate arauetan oinarritutako kudeaketa sistemak landu zituen, kalitateko sari nazionala jaso zuen, Gizarte eta Komunitateari emandako Zerbitzuetako eta Ingurumeneko lanbide-familia berriak sortu zituen, eta ikaskuntza kulturaren hedapenaren buru jarri zen.2008an, Administrazioak birdefinitu egin zuen institutu heldu hau, bere kudeaketa talde profesional eskarmentudun batean eta informatika garapen bikain batean finkatzeko gai izaki, eta Lanbide Heziketako ikastetxe bikain bat sortu da: egungo GLHI TARTANGA.  Etapa berri honetan, hamabost heziketa ziklo eskaintzen ditu, horietatik hiru euskaraz eta beste bi gazteleraz eta ingelesez. 650 ikasleri ematen die heziketa, araututakoa eta bertaratzekoa den prestakuntzan. Ikasle hauek argi dute kalitateko prestakuntza tekniko bat nahi dutela.

 

Gainera, atzerrian burutzeko praktikak eskaintzen zaizkie, aholkua eta enpresa-ideiak garatzeko lokalak ere bai. Ikastetxeak ikasle hauen enplegagarritasunaren alde egiten dute, eta jarraipen bat ere bai, lan munduan sartzeko prozesuan. Institutua enpresara zabalik dago, honekin lankidetzan aritzen da prestakuntza eta esperimentazio proiektuak oinarri hartuta, baliabideak jartzen ditu harreman horri eutsi eta sendotzeko, langile mordoxka prestatzen ditu arautu gabeko prestakuntza ikastaroetan, eta gaitasunen aitorpenean ere laguntzen du.

 

Prestakuntza teknikoa eta gizakoia duten pertsonak prestatu nahi ditugu, ingurumena errespetatzen dutenak eta gizarteratze egokia lortuko dutenak. Bestalde, unibertsitatean sartu, lan munduan barneratu edo euren enpresa sortzeko gai diren pertsonak izango dira gure ikasleak. Gure inguruko biztanleriarako, enpresetarako eta erakundeetarako erreferentziazko ikastetxe bat izateko lan egiten dugu.

Euren beharretara egokitutako harremanak, proiektuak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiegu. Horrekin guztiarekin, irudi zaindua eta ospe onekoa erakustea da gure helburua. GLHI TARTANGAk dituen instalazio eta baliabideek bermatu egiten dute bertan eskaintzen den prestakuntzaren kalitatea eta erraztu egiten dute enpresa eta erakundeekiko harremana.