ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Tartanga Martxoak 8-arekin batera

  • 06/03/2017 |
  • CIFP Tartanga LHII

Martxoaren 8ko egunarekin gizarteari gogorarazi nahi diogu emakumeok, historian zehar, egin dugun lana eta ahalegina gaur egun ditugun eskubideak lortu ahal izateko.
Oraindik orain munduko leku askotan emakumeak oinarrizko eskubideen alde ari dira borrokatzen, hala nola, heziketa, kultura, lan duin baten alde edo politikagintzan parte hartzearen alde, eta garatuagoak diren herrialdeetan, berriz, ohikoak ez diren sektoreetan berdintasun baldintzetan aritzearen alde.

Gure Institutuak gizartean garatzen diren ekintzetan bat egiten duenez, ekintza desberdinak egingo ditugu guztiok parte har dezagun.

Otsailaren 24tik aurrera, sarreran, emakume desberdinen argazkiak egongo dira. ZERGATIK DIRA GARRANTZITSUAK EMAKUME HAUEK?

Erronka hau proposatzen dizuegu, anima zaitezte eta informazioa bilatu!

Honetaz gain, MARTXOAK 8an bi emakume bertsolari hurbilduko dira gure Institutuko hall-era 11:00-11:30 orduan.


Espero dugu animatzea eta zuek parte hartzea!

© CIFP tartanga LHII
Teléfono: 944675311 | Fax: 944675004 | admin@tartanga.net