ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Tartanga Euskoskills-etako irabazle

  • 9/06/2018 |
  • CIFP Tartanga LHII

Asier Vila Tartangako ikaslea EuskoSkills frogako irabazle suertatu da. Ekainak 6 eta 7an Tartangan 3D animazioaren froga ospatu dugu. Bi egunetako lehiaketaren ondoren epaimahiak gure ikasle Asier Vilaren lana gailendu du Village Peopleren "Y M C A" abestiaren koreografiaren animazioarekin. ZORIONAK ASIER!


 

Lehiaketan Harrobia ikastolako Mariñe del Real eta Beñat Ibarra aurkeztu ziren, Ceinprotik Janire Andres eta Imanol Dominguez, eta Tartangatik Lander Iglesias eta Asier Vila.

 

Honela geratu zen sailkapena: 


  • Urrea: Asier Vila (Tartanga)
  •  Zilarra: Mariñe del Real (Harrobia)
  •  Brontzea: Janire Andres (Ceinpro)


Zorionak parte hartzaile guztiei!!!!!

 

6 ordutako bi tandatan ikasle guztiak etenik gabe aritu ziren lanean. Hurrengo pausoa Madrilera jutea, Euskadiren ordezkari bezala: EGURREEEEEEEEEEEEEEEEEEEE!

© CIFP tartanga LHII
Teléfono: 944675311 | Fax: 944675004 | admin@tartanga.net