ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Euskararen eguna

  • 2019/01/24 |
  • CIFP Tartanga LHII

Joan den abenduan euskararen eguna ospatu genuen Tartangan. Hamaika egun arinago hasi zen euskaraldiari hamaiera zoragarria eman genion ekitaldi jedetsu batekin. Goizean Afrika  Bibang  abeslari Algortarra hurbildu zitzaigun ikasleekin gosaltzen. Ikastetxeko parkinean ikasleen arteko lehia polita ikusi genuen soka-tira, txinga zein  txokor-batze herri kiroletan, eta ez ziren gutxi izan malabaran tailerran  parte hartu zutenak ere.


Atsedenaldian, Hall-ean, txalapartariek ta bertsolariek jarri zuten doinu eta puntua, eta borobiltzeko trikia eta panderoaren erritmoan batu ginen irakasle eta ikasleok euskal dantza giroan.
Amaitzeko, ikasleen bi musika talderen kontzertuekin amaitu genuen eguna, eszenatokian.
Eskerrik asko denoi zuon parte hartzeagatik!


Eskerrik asko belarriprest eta ahobizi guztioi zuon konpromezuagatik!!

© CIFP tartanga LHII
Teléfono: 944675311 | Fax: 944675004 | info@tartanga.eus